Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Sonia Murugarrekin hizketaldia egingo dute gaur museoan. Photomuseumen ikusgai dagoen Atzemandako materiatik eraikitako irudira aldi baterako erakusketaren egilea da bera, eta mostraren inguruko azalpenak zein bitxikeriak kontatuko ditu.
Sonia Murugarrenen lanean, argazkiak ez du erregistro gisa jokatzen, ondorio gisa baizik. Irudi bihurtu aurretik, materia bere ohiko funtziotik kendu eta berrantolaketa zehatzaren mende jarri da. Keinu fisikoa tiroaren aurretik doa, eraikuntza antzezpenaren aurretik. Irudia ez da aurkitzen: sortzen da.
2016. urtetik dabil Murugarra argazkigintza garaikidearen esparruan lan egiten. Artistaren hitzetan, "kamerak aurretiazko prozesu baten emaitza finkatzen du, ez ustekabeko une bat. Lekualdaketa horren ondorioz, irudia erabaki baten ondorio da, eta ez kasualitate batena, elementu bakoitzak arretaz pentsatutako barne logika bati erantzuten baitio".