Araba-Aitze bidegurutzea itxiko dute, biribilgunea erakitzeko bertan

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 26a

Araba eta Aitze kaleen arteko bidegurutzea. (Zarauzko Udala)

Bihar hasi eta ekainaren 5era arte iraungo dute lanek. Bitarte horretan trafikoari itxita egongo da eremua, eta sartzeko nahiz irteeko salbuepen bakarra inguru horietan garajea duten bizilagunek izango dute.

Hegoaldeko Salberdingo urbanizazio lanen barruan, Araba eta Aitze kaleen artean biribilgunea eraikitzeko lanak egingo dituzte aste honetan. Hori dela eta, bihartik hasi eta ekainaren 5era bitartean bi kaleen arteko bidegurutzea itxita egongo da trafikoarentzat. Lanek astebeteko iraupena izango dute, eta epe horretan inguruko garajeetarako sarrera-irteerak baimenduta egongo dira.

Informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko, herritarrek Zarauzko Udaltzaingoarekin harremanetan jar daitezke, 943-00 51 15 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide