Prest dago Itxasmendiko tenis pista berria

Intza Trula 2026ko maiatzaren 25a

Itxasmendiko tenis pista berria. (Zarauzko Udala)

Zarauzko Udalaren hitzetan, "auzoetako kirol ekipamenduak hobetzeko udal konpromisoaren barruan" daude Itxasmendiko tenis pista berriak. Garaiko asfaltoaren ordez, kirola praktikatzeko lurzoru egokia jarri dute, urdin kolorekoa.

Otsailean jakitera eman zuen moduan, Itxasmendi auzoko tenis pistak berritu ditu Zarauzko Udalak, eta erabiltzeko prest daude jada. "Auzoetako kirol ekipamenduak hobetzeko udal konpromisoaren barruko" proiektua izan da, erakundeak gehitu duenez. Garai batean asfaltoa zen kirol pista; orain, berriz, kirola praktikatzeko lurzoru egokia da, urdin kolorekoa, hain justu ere.

Inaxio Illarramendi udaleko Kirol zinegotziak nabarmendu duenez, "esku hartze hau lan egiteko dugun moduaren adibide ona da: auzoei entzunez eta herritarren egunerokoa hobetzen duten proposamen zehatzei erantzunez".

Illarramendik  proiektuaren helburuez ere hitz egin du: "Kalitatezko instalakuntza publikoetan kirola egiteko aukera emango duten gertuko kirol espazio zaindu eta irisgarriak sustatzen jarraitzea da asmoa, auzo bizitza indartuz". Zinegotziaren ustez Zarautzek "kirol kultura handia" du, eta esan du udaletik "azpiegiturak hobetzen jarraitzeko nahia" dutela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide