Gozamen eta ilusio aurpegiak nagusi, Jalgiko txikien santamarinetako erakustaldian

Enara Ariznabarreta 2026ko maiatzaren 23a

Santa Marina jaietako egitarauaren barruan, Jalgi dantza taldekoek ikuskizuna eskaini dute gaur goizean. Gozamena eta ilusioa nabaritu da txikien aurpegietan, baita familienetan ere.

Santa Marina jaietako egitarauari jarraipena emateko, Jalgi dantza taldeko txikiek erakustaldia eskaini dute gaur goizean. Giro ederraren laguntzaz, jendea auzora hurbiltzen hasi da ikuskizuna hasi baino minutu batzuk lehentxeago, eta segituan bete da plaza.

Ekitaldia hasi orduko, familiek eta bertara gerturatu diren herritarrek txalo artean hartu dituzte dantzari txikiak. Ilusio aurpegiak izan dira nagusi ikuskizunean, eta bertaratu diren guztiek gozatu ederra hartu dute jendaurrean erakutsi dituzten piezekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide