Nahia Intxaustik 'Zainetatik zilarra' liburua aurkeztuko du arratsaldean Garoan

Intza Trula 2026ko maiatzaren 22a

Nahia Intxausti, 'Zainetatik zilarra' poema liburuarekin. (Txintxarri.eus)

Norbere gorputza biziberritzeko zeharkaldian izandako elkartze eta ez-elkartzeak jasotzen ditu Intxaustik poema liburuan, natura baliabide gisa erabiliz. 18:30ean hasiko da aurkezpena, eta Olatz Mercaderrek gidatuko du.

Zainetatik zilarra poema bildumaz solasean ariko dira gaur Garoa liburu dendan, 18:30ean. Liburuaren egilea den Nahia Intxaustik proiektuaren aurkezpena egingo du, Olatz Mercaderrek lagunduta.

Norbere gorputza biziberritzeko zeharkaldian izandako elkartze eta ez-elkartzeak jasotzen ditu Intxaustik bertan, natura baliabide gisa erabiliz. Poema liburua ondokoen babesarekin norbera biltzera egiten den bidaia bat da, baina, halaber, piztia bihurtzeko keinua ere bada, gaixotasunaren ikusezintasuna, eta gorputzekiko presio soziala eta kontrola borrokatzeko kanporantz irekitzen den kontakizun partekatu eta errebeldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide