Aretoa leporaino beteta, Etxenikek emandako hitzaldian

Intza Trula 2026ko maiatzaren 20a

Zarautzon zientzia elkarteak antolatuta, El secreto de la naturaleza dokumentala eman zuten atzo Modelo aretoan. Jarraian solasaldia eskaini zuen Pedro Miguel Etxenikek.

Arrakastatsua izan da Zarautzon zientzia elkarteak antolatutako azken hitzordua. Atzo izan zen, Modelo aretoan, eta bi zati izan zituen: lehendabizi, El secreto de la naturaleza dokumentala eman zuten pantaila handian, eta, bigarrenik, Pedro Miguel Etxenikek solasaldia eskaini zuen. Eserleku guztiak bete zituzten atzokoan herritarrek.

Etxenike Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun ohiaren eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentearen bizitza eta lana ikusarazten du, eta Elhuyarreko dibulgatzaile den Guillermo Roarekin batera eman zuen hitzaldia.

Hainbat gai jorratu zituzten saioan; esaterako, euskara batuaz jardun zuten hizketan. Etxenikek kezka adierazi zuen gazteek euskara batuarekin duten harremanaz: "Tristura handia ematen dit gazteek euskara batuarekiko maitasunik ez izateak eta ez erabiltzeak, euskara batuak egiten gaitu herri". Zientziaren inguruan hitz egiteko tartea ere izan zuten; izan ere, adituaren esanetan, "zientziarik gabe ez dago ekologia posiblerik".

(Argazkiak: Zarautzon)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide