LGTBIfobiaren aurkako bertso saioa antolatu dute gaur arratsalderako

Mireia Galarza Bastida 2026ko maiatzaren 20a

Aner Peritz saio batean. (Bertsoa.eus)

18:30ean izango da, Emakumeen Etxean, eta saioan parte hartuko dute Aner Peritzek, Uxue Alkortak eta Maider Arregik.

Igandean izan zen LGTBIfobiaren Aurkako Egunaren bueltan, bertso saioa antolatu dute gaur arratsalderako Emakumeen Etxean. 18:30ean izango da, eta saioan hainbat bertsolarik parte hartuko dute.

Zehazki, Aner Peritz, Uxue Alkorta eta Maider Arregi ariko dira kantuan, eta gai jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre arduratuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide