Bigarren FEB mailara igotzeko fasea jokatuko du Ulacia ZKEk

Intza Trula 2026ko maiatzaren 19a

Ulacia ZKE taldea, partida batean. (ZAST)

Baskonia garaitu du Zarauzko saskibaloi taldeak pasa den asteburuan, eta horri esker igoera fasea jokatzeko txartela eskuratu du. Hilaren 28an, 29an eta 30ean jokatuko dute igoera fasea, Badajozen (Espainia).

Bigarren FEB mailara igotzeko fasea jokatuko du hilaren amaieran Ulacia ZKE saskibaloi taldeak. Izan ere, azken asteburuan Baskonia garaitu du Zarautzek, 78-79ko markagailuarekin, eta igoera fasea jokatzeko aukera eskuratu du horri esker.

Igoera fasea bi hiritan banatuta jokatuko dute: A eta B multzokoek Badajozen (Espainia) jokatuko dituzte neurketak; C eta D multzokoek, berriz, Algineten (Espainia). Hain justu, bigarren multzoan lehiatuko da Zarautz, eta, beraz, Badajozen jokatuko du igoera maiatzaren 28an, 29an eta 30ean.

Txapelketako multzo bakoitza lau taldek osatuko dute, eta Ulacia ZKEri dagokionean, honako hauek izango ditu aurkari: C.B. Prat, Uros de Rivas eta C.B. Puerto.

Hori horrela izanik, multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuek igoera zuzena lortuko dute bigarren FEB mailara. Ondoren, A eta B multzotako bigarren sailkatuek beste partida bat jokatu beharko dute elkarren aurka, eta gauza bera egingo dute C eta D multzokoek. Hala, bi partida horietako irabazleak ere mailaz igoko dira, multzo bakoitzeko irabazleekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide