Zabaldu dute Udaberriren bazkarian izena emateko aukera

Intza Trula 2026ko maiatzaren 18a

Udaberri jubilatuen elkartearen taberna, kanpoaldetik. (Intza Trula)

Ekainaren 19an egingo du jubilatuen elkarteak urteko bazkaria, Santa Barbara jatetxean. Izena emateko azken eguna ekainaren 11a izango da.

Ekainaren 19an, ostiralez, ospatuko du Udaberri jubilatuen elkarteak urteko bazkaria, eta dagoeneko zabaldu du bertan izena emateko aukera. Otordua Santa Barbara jatetxean izango da.

Hala, bazkarira joateko interesa duten bazkideek ekainaren 11ra arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako Udaberriren bulegora jo beharko da, ondorengo ordutegian: astelehenetan eta astearteetan 10:00etatik 12:00etara, eta asteazkenetan eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide