Palestinako errefuxiatuen familiak izan dituzte gogoan gaurko elkarretaratzean

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 16a

Hogei bat herritar, gaur goizean, Palestinan hautsi dituzten familien alde egindako elkarretaratzean. (utzitakoa)

Zarautz Palestina Herri Ekimenak deituta, lubakiko emakumeen egoera salatu dute gaur goizean egindako kontzentrazioan. Bertan izan dira, hain justu, Palestinatik etorritatako bi ama, haien testigantzak herritarrekin partekatzeko.

Palestinan hautsi dituzten familien aldeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Palestinatik iritsi diren Nahla eta Lulu amekin batera. Lau haurrekin etorri dira beraiek herrira, baina beste lau seme-alaba Palestinan utzi behar izan dituzte.

Hala, gaurko elkarretaratzean, haien sufrimendua eta genozidioaren ondorioak argitara eraman nahi izan dituzte, eta horretarako, Nahlak bere testigantza partekatu du herritarrekin: "Babes bila etorri ginen, baina ez dago babesik, ez bakerik, ez segurtasunik familiarik gabe, seme-alabarik gabe. Haiekin harrapatuta gaude. Egun hartan, egun madarikatu hartan, etxea gure buruen gainean lehertu zutenean, gure seme-alabak eta nire senarra hil zituzten. Itxarotea hiltzea da. Isiltasuna hiltzea da. Itxaronaldi luzea gehiegi luzatu da. Itxarotea kolapsatzea da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide