Amenabar Zarautz taldeari bihar egingo diote harrera udaletxean

Aritz Mutiozabal 2026ko maiatzaren 14a

Amenabar Zarautzeko zaleak Las Palmasen asteburuan. (Ingenio eskubaloi taldea)

19:00etan jarri dute hitzordua, eta Zarauzko Eskubaloiak zale nahiz herritar oro gonbidatu ditu Zilarrezko Ohorezko Mailara igoera ospatzera.

Amenabar Zarautz eskubaloi taldeak asteburuan lortu du Zilarrezko Ohorezko Mailara itzultzea, Las Palmasen (Kanariar Uhartea, Espainia) igoera fase bikaina jokatu ondoren. Urtebetez Lehen Nazional Mailan igaro ondoren, dagokion kategorian ariko da datorren denboraldian. Egindako balentria omentzeko, bihar arratsaldean harrera ekitaldia egingo diote taldeari udaletxean, 19:00etatik aurrera.

Zarauzko eskubaloiaren familiak, gainera, Amenabarreko jokalariekin eta lantalde tekniko osoarekin ospatu nahi du igoera. Hori horrela, zaleak eta, oro har, herritar oro gonbidatu ditu hitzordura.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide