Udaberriren VII. Argazki Ibilbidea, martxan

Intza Trula 2026ko maiatzaren 17a

Pertsona bat, argazki kamera batekin. (Pixabay)

Argazkiak bidaltzeko azken eguna ekainaren 5a izango da, eta aurtengo gaia Balkoiak eta leihoak da. Jardueran parte hartzeko oinarri guztiak Udaberriren bulegoan jaso daitezke.

Udaberri jubilatuen elkarteak Argazki Ibilbidea antolatu du zazpigarrenez, eta parte hartu nahi duen orok dagoeneko bidal ditzakete argazkiak. Ekainaren 5era arte egongo da irudiak bidaltzeko aukera, hain justu ere. Era horretan, aurtengo gaia zein den ere jakinarazi du elkarteak: Balkoiak eta leihoak.

Argazkiak udaberrizarautz@gmail.com helbidera bidali behar dira, eta parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki bidali ahal izango ditu, eta guztiek aipatu gaiarekin lotura izan beharko dute. Oinarri guztiak Udaberriren bulegoan daude eskuragarri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide