Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Ekialde Urruneko zinemari buruzko saioarekin jarraituko dute gaur. Zehazki, zikloko bigarren saioa izango da, eta Txinako zinemaren ikuspegi sozial eta politikoa aztertuko dute.
Iraultza garaiko gizarte aldaketak eta emakumearen papera ardatz hartuta, justizia sozialaren eta askatasunaren bilaketaren testuingurua landuko dute. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egongo dute, publikoaren parte hartzea sustatuz.
Hala, 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.