Larunbatean erabakiko dira plaieroetako irabazleak

Intza Trula 2026ko maiatzaren 13a

Iuri Aholkularitza Txanelaren aurka, finalerdietako partidan. (Mireia Galarza Bastida)

09:30ean hasiko dituzte hondartzako futbol txapelketako azken neurketak. Guztira, sei partida ikusi ahal izango dira hondartzan: nesken Kopa zein Ligako finalak, eta mutilen Ligako bat zein Kopako bi neurketa.

Denboraldi luze baten ostean, larunbat honetan amaituko da 81. Hondartzako Futbol Txapelketa. 09:30ean hasita jokatuko dituzte azken partidak, eta joko eremu markaketa egiteko, berriz, 07:30ean elkartuko dira. Izan ere, 08:45ean finalak jokatuko dituzten taldeen aurkezpena egingo dute, Gurutze Gorritik hasita. Orotara, sei neurketa jokatuko dituzte: alde batetik, nesken Kopa zein Ligako final bana izango da jokoan, eta bestetik, mutilen Ligako bat zein Kopako bi.

Sari banaketa ekitaldia, berriz, 11:30 aldera izango da, Gurutze Gorriaren aurrean. Antolakuntzak jakitera eman duenez, euria bada Musika Plazara lekualdatuko dute aipatu ekitaldia. Egunean bertan jakinaraziko dute non izango den.

Nesken Kopako finala:
7. Shelter Pukas - Kirkilla Enea Jatetxea

Nesken Ligako finala:
8. Orbela - Itxaso Taberna

Mutilen Ligako finala:
9. Telesforo Erretegia - Celso Castro

Mutilen Kopako finala: 
10. Ulacia Bidaiak - Izar Optika

Mutilen Kopako finala: 
11. Euskalmader Acuchillados - Iuri Aholkularitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide