Santa Marinako festak, ate joka

Mireia Galarza Bastida 2026ko maiatzaren 13a

Iazko Santa Marina jaietako danborrada. (Intza Trula)

Datozen bi asteburutan hainbat eta hainbat ekintza egingo dituzte auzoan, hala nola danborrada, musika emanaldiak, txapelketak eta otorduak. 

Ostiralarekin batera hasiko dituzte Santa Marinan auzo horretako festak. Ohi bezala, bi asteburutan zehar banatu dituzte ekintzak, eta aurten ere ez dute hutsik egingo festa horien ikur diren danborradak nahiz korrika eta pilota txapelketek. Ostiralean ekingo diote azken horri, Villa Manuelako frontoian, 17:00etatik aurrera. Antolatzaileek azaldu dutenez, euria egingo balu, Gaztelekuko pilotalekuan egingo dute. Hori eta gero, festa giroan murgiltze aldera, Elektrotxuflaren 10. urteurrena izango da 19:30ean hasita. 

Asteburura begira, berriz, mus txapelketa eta Slow Times Blues Band taldearen emanaldia izango dira larunbatean, eta igandean, berriz, egun osoko egitatarauaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Egunean zehar haurrentzako puzgarriak izango dira, eta 12:30ean festei hasiera ofiziala emango dien txupinazoa botako dute. Aurten, zehazki, Goizeko Ihintza txistulariek igoko dute bandera. Gainera, hori eta gero, beraiek arduratuko dira auzoa alaitzeaz. Arratsaldean, bere aldetik, Apaxi ipuin kontalaria, moto eta patineta lasterketak, entzierro txikia eta txokolatada izango dira. 

Hona hemen egitaraua egunez egun:

Maiatzak 15, ostirala

  • 17:00. XXXV. Pilota Txapelketa. Finalerdiak Villa Manuelako frontoian. (Euria eginez gero, Gaztelekuko pilotalekuan).
  • 19:27. Elektrotxuflaren 10. urteurrena.

Maiatzak 16, larunbata

  • 16:00. Santa Marinako XLIII. Mus txapelketa. Izen ematea: Santa Marinako plazatxoan, 15:30etik aurrera.
  • 19:30. Slow Times Blues Band taldearen emanaldia.

Maiatzak 17, igandea

  • Egunean zehar, haurrentzako puzgarriak.
  • 10:00. Gazteentzako XLVII. Marrazki eta pintura lehiaketa kalean eta Arts & Crafts with Up English.
  • Ondoren, marrazki lehiaketako opari banaketa.
  • 12:30. Txupinazoa, kanpai-errepika eta banderaren goratzea festak iragarriz, erraldoi eta buruhandiekin. Aurten Goizeko Ihintza txistulariek igoko dute bandera. Goizeko Ihintza Txistulariek auzoko kaleak alaituko dituzte. CXXXVIII. Eguerdiko poteo musikatua Imanol Intxausti
    eta Iñaki Larrañaga Duo Dinamikorekin.
  • 17:00. Apaxi ipuin kontalaria haurrentzat.
  • Jarraian, XVII. Moto eta patinete karrerak 6 urte bitarteko haurrentzat (bakoitzak bere motorra edo patinetea ekarri behar du). Parte hartzaile guztien artean Meitai Maitiek oparitutako 4 Life Faktory botila zozketatuko dira.
  • Ondoren, entzierro txikia kalean zehar.
  • Amaieran, txokolatea banatuko da eta buruhandiak ibiliko dira kalean zehar.

Maiatzak 18, 19 eta 20

  • 21:00. Danborradako Entseguak Merkatu Plazako lehenengo solairuan.

Maiatzak 21, osteguna

  • Goizean goiz, kanpai-errepika eta itxaferoak eguna iragarriz
  • 08:30. Meza Nagusia Santa Marina ermitan. Goizeko Ihintza txistulariek auzoko kaleak alaituko dituzte.
  • Jarraian, txokolate-jana Kirkilla jatetxearen eskutik. Izer eta Itxaso Elizagoien Trikitilariek auzoko kaleak alaituko dituzte.
  • 11:00. Jubilatuentzako ohiko hamaiketakoa Arkaitz Mendi Ehiza eta Arrantza Elkarteak eskainita. 
  • 17:30. LVI. Santa Marinako Korrika Txapelketa 7 eta 10 urte bitarteko eta 11 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat.
  • Gero, buruhandiak auzoan zehar ibiliko dira.
  • 18:00-20:30. DJ Bonen emanaldia denentzat.

Maiatzak 22, ostirala

  • 10:00. La Salleko haurren danborrada txikia.
  • 17:00. XXXV. Pilota Txapelketa. Finalak La Salle Zaharreko frontoian. (Euria eginez gero, Gaztelekuko pilotalekuan). Irabazleek Kirkillak emandako sariak izango dituzte.
  • 19:00. Musika emanaldia Gauargi taldearekin.
  • 22:00. Santa Marina danborrada. 
  • 23:20. Erromeria Gauargi taldearekin.

Maiatzak 23, larunbata

  • 11:00. Jalgi dantza taldearen saioa.
  • 12:00. XXIII. Patata tortilla lehiaketa. Tortillak 11:30etan aurkeztu behar dira Santa Marinako tabernan. Sariak: Itxaski tabernak, Tivoli tabernak eta Torino Ristorantek eskainitako afariak. Parte hartzaile guztien artean Dona Telak emandako opariak zozketatuko dira.
  • Eguerdian, Agosti ta Barrena musikariak auzoan zehar ibiliko dira.
  • 17:00. Poltsa eta nezeserrak margotzeko tailerra, Haize Orratz Gaztelekuko hezitzaileen eskutik (12-18 urte artean).
  • 19:15. Matraka Elektrotxaranga.
  • 23:00. Erromeria Itzal taldearekin

Maiatzak 24, igandea

  • Goizean, Kantujira auzoan zehar Arrai-Zopa lagun taldearekin.
  • 11:30-13:00. Ludotxo ludotekaren eskutik, LH4-LH6 adin tarteko haurrentzat abanikoak margotzeko tailerra. 
  • 12:00. Pentatloia eta harrijasotze erakustaldia Jakes Iruretagoiena (Izeta V), Andoni Iruretagoiena (Izeta VI), Maddi Gesalaga eta Lierni Osa
    harri jasotzaileak. 
  • 13:00. Parrilada, Auzoak Bizirik taldearen eskutik.
  • 18:30. Musika festa DJ Arnorekin.
  • Ondoren, Santa Marinako boletoen zozketa eta urdaiazpiko apustuaren irabazlea iragarriko da. Festei amaiera emateko, sardinaren ehorzketa eta Banderaren Jaitsiera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide