Zarauztarrez bete da gaur herriko hondartza, finalaren aurreko azken jardunaldia jokatu baitute plaieroetan apirilaren 19an jokatu ez zuten taldeek. Zazpi partida jokatu zituzten egun horretan, eta gaur, beraz, geratzen zirenen beste hiru partiden txanda izan da. 11:30ean hasi dira mutilen hiru partidak, bi Kopakoak eta bestea Ligakoa.
Gogor borrokatu dute talde guztiek finalera iristeko, eta beren familiakide nahiz lagunen babesa ere jaso dute partida osoan zehar. Dena dela, denek ezin izan dute finalera pasa, eta partidak irabazita, Iuri Aholkularitzako, Izar Optikako eta Celso Castroko mutilak igaro dira finalera. Maiatzaren 16ko finalerako txartelak, beraz, erabakita daude dagoeneko. Momentuz, indarrak hartzea tokatzen zaie kirolari guztiei.
Mutilak Kopa 2 finalerdiak:
- Txanela 2 - 2 Iuri Aholkularitza (Iuri Aholkularitza penaltietan garaile)
Mutilak Kopa 1 finalerdiak:
- Garcia Edari Banaketak 2 - 3 Izar Optika
Mutilak Liga finalerdiak:
- Celso Castro 3 - 2 Kosta Hortz Klinika