Zuhaitz genealogikoak egiten ikasteko saioa antolatu du Udaberrik

Intza Trula 2026ko maiatzaren 2a

Zuhaitz genealogiko bat. (Pixabay)

Astelehenean jarri dute hitzordua, 10:30ean, Udaberri tabernan. Ondharez elkartearen laguntzarekin antolatu du Udaberrik saio hau; hain justu, bertako kide diren Txomin Arrutik eta Igor Etxabe eskainiko dituzte hitzaldia eta tailerrak.

Udaberri jubilatuen elkarteak eskaintza berria dakar datorren astelehenerako. Zuhaitz genealogikoak egiten ikasteko hitzaldia eta tailerrak antolatu ditu, Ondharez Zarauzko ondarea babesteko elkartearekin elkarlanean. 10:30ean hasiko da saioa, Udaberri tabernan.

Ondharez elkarteko kide diren Txomin Arruti eta Igor Etxabe zarauztarrek gidatuko dute hitzordua. Lehendabizi, zuhaitz genealogiko bat egiteko eman beharreko lehen urratsak zeintzuk diren azalduko dute, eta ondoren tailerrak ere eskainiko dituzte. Saioa bi hizkuntzetan izango da, euskaraz zein gaztelaniaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide