Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) manifestazioa antolatu du maiatzaren 7rako. Gasteizko Bilbao Plazan izango da, 11:00etan, gaur inoiz baino arrazoi gehiagorekin, hemen eta orain GUTXIENEKO PENTSIOA = GUTXIENEKO SOLDATA lelopean.
Zarauztik autobus bat abiatuko da, 08:30ean, suhiltzaileen biribilguneko autobus geltokitik, eta bidaiak 12 euroko kostua izango du. Gasteiztik autobusa 13:00etan itzuliko da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 4a izango da, eta 657779447 (Pili) zenbakira idatzi beharko dute, Whatsapp bidez, txartela erosi nahi dutenek.