'Jone, batzuetan' filma gaur, Emakumeen Etxean

Enara Ariznabarreta 2026ko apirilaren 29a

Pentsamendu kritikoa lantzeko helburuarekin antolatu du zineforuma Emakumeen Mahaiak. Zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da parte hartzea ahalik eta irisgarriena izan dadin.

Ikus-entzunezkoen bidez gai sozial eta kultural desberdinak lantzeko helburuarekin,  Emakumeen Mahaiak zineforum egitasmoa antolatu du.  'Jone, batzuetan' filma emango dute gaur Zarauzko Emakumeen Etxean, 18:30ean.

Filmak Joneren istorioa kontatzen du. Gaztea Bilboko Aste Nagusian zehar lehen aldiz maitemintzen da. Bitartean, etxean, aurre egin beharko dio bere aitaren gaixotasunaren aurrerapenari.

Emanaldian zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da, egitasmoaren parte-hartzea ahalik eta irisgarriena izan dadin. Pelikularen ondoren solasaldi laburra eskainiko da, ikusitakoaren inguruan iritziak, bizipenak eta gogoetak partekatzeko.

Emakumeen Mahaiak, zinemaren bidez pentsamendu kritikoa, elkarrizketa eta komunitatea indartzeko helburuarekin, Zarauzko herritarrei zineforumera hurbiltzeko gonbita luzatu die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide