Amenabar Zarautzek Las Palmasen jokatuko du Zilarrezko Mailarako igoera

Aritz Mutiozabal 2026ko apirilaren 28a

Amenabar Zarautz. (Luis Epelde)

Zarauzko gizonezkoen eskubaloi taldeak maiatzaren 8tik 10era jokatuko du igoera fasea. Etxeko taldea den Ingenioz gain, La Rocaren eta Sant Joanen aurka neurtuko ditu indarrak.

Amenabar Zarautz eskubaloi taldeak asteburu honetan bukatu du liga sailkapeneko lehen postuan, baina martxoaren bukaerarako jada ziurtatuta zeukan matematikoki Zilarrezko Mailara igotzeko faserako txartela. Hain justu ere, atzo arratsaldean egin zuten igoera faseko kanporaketak zehazteko zozketa Espainiako Eskubaloi Federazioan, eta Amenabarrek Ingenion (Las Palmas, Kanariar Uharteak, Espainia) jokatuko du maiatzaren 8tik 10eran, La Roca, Sant Joan eta etxeko talde Ingenioren aurka.

Hiru multzotan banatu dute igoera fasea, eta beste bi multzoak O Rosalen (Pontevedra, Galizia) eta Eldan (Alacant, Herrialde Katalanak) jokatuko dira. Multzo bakoitzeko lehen sailkatuak zuzenean igoko dira Zilarrezko Mailara, eta fase finalean bigarren sailkatzen den talde onenak play-off igoera jokatzeko aukera izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide