Anders Thomas Jensen zinegilearen film berria emango dute gaur arratsaldean, 19:30ean, Modelo aretoan. Ia bi ordu irauten dituen El ultimo vikingo komedia beltza da, eta jatorrizko hizkuntzan izango da ikusgai, gaztelaniazko azpitituluekin.
Jatorri danimarkarrak duen film honek Akerren istorioa kontatzen du, lapurretagatik hamabost urteko zigorra bete ondoren espetxetik atera berri den gizonarena. Lapurretako dirua bere anaia Manfredek lurperatu zuen, eta berak bakarrik daki non dagoen. Zoritxarrez, harrezkero, Manfredek buru-nahaste bat garatu du, eta dena ahaztu du. Elkarrekin, anaiek ustekabeko bidaia bat egingo dute dirua aurkitzeko eta benetan nor diren jakiteko.
Mads Mikkelsen protagonistatzat duen lanak 14 izendapen lortu ditu Robert sarietan, eta bakarra Sevillako Europar Zinema jaialdian. Gainera, aktore onenaren sarira izendatu dute Mikkelsen Europako Zinema sarietan. Kritikari batzuek zuzendariaren eta aktoreen lana azpimarratu dute.