Idoia Rodrigoren erakusketa ikus daiteke dagoeneko Lukasen

Mireia Galarza Bastida 2026ko apirilaren 24a

Rodrigoren margolanetako bat. (Utzitakoa)

Erretratuak marraztu ditu Rodrigok, denak ere estilo errealistarekin. Horiek guztiak oleo teknikaren bitartez egin ditu zumaiarrak.

Ikusgai dago jada Ipar kaleko Lukas ardotegian aldi baterako erakusketa berria. Hain zuzen, Idoia Rodrigo zumaiarraren erretratuak daude zintzilik ardotegian, bertara joaten den edonoren gozamenerako.

Erretratuak marraztu ditu Rodrigok, denak ere estilo errealistarekin. Horiek guztiak oleo teknikaren bitartez egin ditu zumaiarrak, eta bakoitzari izenburua ere jarri dio, hala nola Bizitzaren jakinduria edo La vida es bella. Datozen asteetan ikusi ahal izango da erakusketa ardotegian. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide