Astronomia Asteko hitzaldi guztien bideoak ikusgai jarri ditu Arkamurkak

Intza Trula 2026ko apirilaren 24a

Aurtengo Astronomia Asteko hitzaldi bateko irudia. (Arkamurka)

Martxoaren 12tik 14ra egin zuten Astronomia Astea, Arkamurka natura elkarteak antolatuta. Hiru hitzaldik eta gau behaketak osatu zuten zikloa, eta horiek Arkamurkaren webgunean ikus daitezke orain, bideoan.

Arkamurka natura elkarteak Astronomia Asteko hitzaldi guztiak bideoz jaso zituen, eta bideo horiek herritarren eskura jarri ditu orain. Elkarteak bere webgunean eskegi ditu hitzaldiak, hain zuzen ere.

Martxoaren 12tik 14ra bitartean egin zuten aurtengo Astronomia Astea, eta, horren barruan, hiru hitzaldi eta behaketa gau bat egin zituzten. Elkarteko kide Ander Gonzalez de Txabarrik, Astronomiaren Irakaskuntzarako Elkarteko lehendakari ohi Esteban Estebanek eta Ilatargi astronomia taldeko kide Josu Gonzalezek eskaini zituzten aipatu hitzaldiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide