Lerroarte literatura txokoak jakitera eman du ikasturteko azken saioa Miren Amurizarekin izango dela. Amurizak Pleibak bere liburuaren aurkezpena eta solasaldia eskainiko ditu maiatzaren 29an, ostiralez, 18:30ean Arranoko bunkerrean.
Amurizak maitasunaren eta adiskidetasunaren arteko mugak, nerabezaroko gatazkak, memoriaren eta traizioaren konplexutasunak, eta burua ulertzeko zailtasunak esploratu ditu liburuan. Eleberria 90ko hamarkada amaierako Berrizen (Bizkaia) girotuta dago, eta Jone Unzueta gaztea du protagonista. Bere nerabezaroa markatu zuen gertaera batetik hamar urtera, Pollyrekin, bere haurtzaroko lagunik onenarekin, elkarrizketa bat irudikatuko du.
Lerroarte literatura txokoak ikasturteko azken saiora joateko gonbita luzatu du.