Bi film emango dituzte gaurtik hasi eta astelehenera bitartean Modelo aretoan, haurrentzako eta helduentzako. Alde batetik, helduei zuzendutako Kraken: El libro negro de las horas filma ikusi ahal izango da; bestetik, umeentzako Chirp, Honey Hillseko ikertzailea ikus-entzunezkoa eskainiko dute.
Kraken: El libro negro de las horas Gasteizen kokatzen da, 2022. urtean. Unai Lopez de Ayala inspektore ohi eta profilatzaile kriminalak, Kraken ezizenez ezagutzen denak, dei anonimo bat jaso du, familiaren iraganaz dakiena aldatuko duena: astebete du Orduen liburu beltz mitikoa aurkitzeko, bestela bere ama, duela hamarkada batzuetatik hilda zegoela uste zuena, hil egingo da. Unai bere erretirotik itzuli da Estirekin batera Gasteiz eta Madril arteko erlojupeko lasterketa larri bat hasteko, bibliofiloen artean, bere ibilbideko profil kriminal garrantzitsuena marrazteko, bere iragana betiko aldatzeko gai den bat.
Honey Hillseko herritarren istorioa kontatzen du Chirp, Honey Hillseko ikertzailea filmak. Biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira, orduan erakusten baita Urrezko Erlauntza mitikoa, lekuko zortearen kutuna. Baina festa baino lehenago, erlikia desagertu egingo da, eta denek Chirpiri botako diote errua, Sofie detektibearen laguntzaile gisa lan egiten duen urtxintxa urduriari. Bere lagunekin batera, Chirpek misterioa argitu beharko du, benetako lapurra aurkitu eta haranera bakea itzuli arte.
Gaur, larunbata
- 16:45. Chirp, Honey Hillseko ikertzailea.
- 19:15. Kraken: El libro negro de las horas.
- 22:15. Kraken: El libro negro de las horas.
Bihar, igandea
- 16:45. Chirp, Honey Hillseko ikertzailea.
- 19:15. Kraken: El libro negro de las horas.
Etzi, astelehena
- 19:30. Kraken: El libro negro de las horas.
- 17:00. Kraken: El libro negro de las horas.