Ekialde Urruneko zinemari buruzko ziklo berria abiatuko dute gaur Photomuseumen

Intza Trula 2026ko apirilaren 24a

Fan Ho Asiako argazkilari eta zinema zuzendariaren argazki bat.

Asiako zinema klasikoa izango dute oinarri lehen saio honetan, XX. mendearen hasierako testuinguru sozial eta historikoan kokatua dagoena. 18:00etan hasiko da saioa, eta doan izango da.

Ekialde Urruneko zinemari buruzko ziklo berria hasiko dute gaur Photomuseumen, lehenengo saioarekin. Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruko saioa izango da.

Lehenengo saioan, Asiako zinema klasikoaz hitz egingo dute, XX. mendearen hasierako testuinguru sozial eta historikoaz. Garaiko errealitate sozialaren gogortasuna, emakumearen egoera, pobrezia eta eguneroko bizitzako zailtasunak bereziki jorratuko dituzte.

18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doan izango da. Gainera, Photomuseumek aurreratu du proiekzioaren ondoren solasaldia egingo dutela, publikoaren parte hartzea sustatuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide