Ahitu dira Rufus T. Firefly taldearen kontzertua ikustera joateko sarrera guztiak. Hain justu, hilabete barru, maiatzaren 22an, izango da zuzenekoa, Modelo aretoan, 20:00etan. Kontzertua I Love Rock Kultur Elkarteak antolatu du, Zarauzko Udalaren laguntzarekin.
Rock alternatiboa lantzen duen Madrilgo taldea da Rufus T. Firefly, eta hogei urte baino gehiagoko ibilbidea du musikaren munduan.