Osa+Mujikaren Lana dantza ikuskizuna eskainiko dute ostiral honetan, hilaren 24an, Modelo aretoan. Jaiotz Osak ondu du koreografia, eta 20:00etan hasiko da emanaldia.
Honela dio ikuskizunaren sinopsiak: "Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?".
Oholtzaren gainean dantzan ariko dira, Osa beraz gain, Rafke Van Houplines, Paula Parra, Maddi Ruiz de Loizaga eta Adrian Bolaños. Eszenografiaz zein jantzitegiaz, berriz, Xabier Mujika eta Gartxot Unsain arduratu dira,
Emanaldia ikustera joan nahi dutenek oraindik ere eskura ditzakete sarrerak, Kutxabank atari digitalean. Bertan ez ezik, Modeloko leihatilan ere eros daitezke.