Eskubaloiko Mediterraneoko Txapelketa jokatu zuten jubenil mailan joan den astean Eslovakian, eta Espainiako selekzioa izan zen garaile, finalean 34-33ko emaitzarekin Serbia mendean hartu ondoren. Markel Errasti Zarauzko Eskubaloiko jokalaria Pablo Larrabide hautatzailearen mutiletako bat izan da, eta garaipen garrantzitsua lortzen lagundu duen erantzuleetako bat.
Espainiako selekzioak egundoko txapelketa egin du, eta lehenengo norgiagokak nagusitasun osoz irabazi zituen, alde nabarmenarekin, Greziaren (32-11), Mazedonioaren (17-24), Kosovoren (42-15), Rumaniaren (16-23) eta Montenegroren (32-10) aurka. Egiptoren kontrako partida parekatuagoa izan zen, baina uneoro aurretik joan ziren, eta 24-26koaqrekin finalera sailkatu ziren.
Serbiaren aurkako finala, ordea, beste kontu bat izan zen. Partida benetan estua jokatu zuten, eta zenbait momentutan atzetik joatea tokatu zitzaion Espainiari, baina hirugarren herenean, markagailua iraultzeko ahaleginean, zuten indar guztia kantxaratu eta gol bateko aldearekin txapelketa erdietsi zuten.