'Ahaire' erakusketa zabalduko du Malen Amenabarrek Arkamin

Intza Trula 2026ko apirilaren 20a

Amenabarren 'Ahaire' erakusketako pieza bat, Arkami erakusketan ikusgai egongo dena. (Utzitakoa)

Etzi, 18:30ean, zabalduko dute Azpeitiko bizilagunaren pintura erakusketa. Egilearen hitzetan, diseinutik zein surrealismotik "edaten" duten margoak dira. Pertsonak, begiradak eta animaliak errepara daitezke, baita "begirada xamur bezain zorrotzez" landutako paisaia "intimoak" ere.

Malen Amenabar ilustratzaile eta sortzaile azpeitiarrak Ahaire izeneko margolanen erakusketa zabalduko du etzi Arkamin. 18:30ean izango da irekiera, eta Azpeitian bizi den artista ere bertan izango da, bertaratzen direnekin solasateko eta zalantzak argitzeko.

Elkar lotutako hamar lan independentek osatzen dute Ahaire izeneko bilduma. Amenabarrek dioenez, diseinutik zein surrealismotik "edaten" duten piezak dira. Besteak beste, pertsonak, begiradak eta animaliak irudikatu ditu bertan, baita "begirada xamur eta zorrotzez" landutako paisaia "intimoak" ere.

Txakur Gorria kolektiboan zein bakarka lan oparoa osatu du azken urteetan sortzaile gazteak, liburuak ilustratuz, musika taldeen azal zein kartelak osatuz...

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide