Teknikako eta 15 eta 17 urtez azpiko Euskadiko Halterofilia Txapelketak jokatuko zituzten larunbat arratsaldean Aritzbatalde pilotalekuan, non ZKE Halterofiliako ordezkariek emaitza benetan onak lortu zituzten. Teknikako saioarekin eman zioten hasiera jardunaldiari, eta etxekoek ez duten hutsik egin: Xune Gartxotenea garaile izan zen alebinetan, eta Odin Zulaika, berriz, infantiletan.
Jarraian, mutilen lehiaren txanda hasi zen, lehenik abiadan eta ondoren bi denboran. Bi ariketak osatu ondoren, Mohamed Reda El Byad izan zen txapeldun 17 urtez azpikoetan, eta Eneko Mesa 15 urtez azpikoetan. Aiur Zulaika zarauztarrak laugarren postuan amaitu zuen lehia, 15 urtez azpikoen mailan.
Emakumezkoek ere ariketa berak egin behar izan zituzten, eta 17 urtez azpiko lehen lau sailkatuak zarauztarrak izan ziren: Lide Mendizabal izan zen garaile, Ainhoa Urkiola bigarren, Lore Mendizabal hirugarren eta Mara Monasterio laugarren. 15 urtez azpikoetan, Joseune Gamero izan zen nagusi, eta bigarren Haizea Iturzaeta zarauztarra.