Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Ekialde Hurbileko testuinguru historikoaz eta politikoaz ariko dira gaur arratsaldean argazki eta zinema museoan. 18:00etan hasiko da hitzaldia, eta doan izango da.
Nazioarteko tentsioak, interes geopolitikoak eta kultura-desberdintasunen arteko talkak aztertuko dituzte, besteak beste. Hau da, fikziozko istorioa aitzakiatzat hartuta, gaur egunera arteko gaiak jorratuko dituzte: herrialdeen arteko harremanak, boterearen erabilera, komunikabideen eragina eta gatazka egoeretan pertsonen bizitzan sortzen diren ondorioak kasurako. Gai hauek jorratzen dituzten zinema- anen artean aurki ditzakegu, besteak beste, honakoak: Syriana, Body of Lies edota Argo.