'0 negatiboa' poema liburua aurkeztuko du Arantzazu Lizartzak bihar Garoan

Intza Trula 2026ko apirilaren 16a

Arantzazu Lizartza, '0 negatiboa' poesia liburuarekin. (Erran.eus)

Pamiela argitaletxearekin kaleratu du lana leitzarrak bere lehen poesia liburua. Aurkezpena 18:30ean hasiko da, Garoa liburu dendan.

0 negatiboa izena du Arantzazu Lizartzaren lehenengo poesia liburuak, eta Zarautzen aurkeztuko du bihar. Garoa liburu dendan izango da saioa, 18:30ean, eta leitzarrak letren nondik norakoak zein idazketa prozesua azalduko ditu bertan.

Medikua da lizartza, eta bere ogibidea eta poesia uztartu ditu bilduma hau osatzeko. Hain justu ere, zaintzaz, heriotzaz, gaixotasunez, suizidioaz, genero indarkeriaz eta doluaz aritu da liburuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide