'Xomorrotxoak' antzezlana, igandean Modelon

Intza Trula 2026ko apirilaren 15a

'Xomorrotxoak' antzezlana. (Kulturklik)

Antzerkia Familian programaren barruan, 16:45ean eskainiko du ikuskizuna Spasmo Teatro konpainiak. Sarrerak eskuragarri daude Modeloko leihatilan eta Kutxabank atari digitalean.

Haurrentzako antzezlana ikusi ahal izango da igandean, hilaren 19an, Modelo aretoan: Xomorrotxoak. Antzerkia Familian programaren barruan, 16:45ean hasita eskainiko du ikuskizuna Spasmo Teatroak.

Angel Calvente zuzendariaren komedia lana da Xomorrotxoak. Antzerki dokumental formatuan, gure bizilagun ornogabe txikiak hobeto ezagutu eta haiek errespetatzen eta baloratzen ikasiko da. Antzezlanaren koloreak eta erritmoak harridura sortzen du eta, gainera, ingurumena zaintzearen garrantzia erakusten die haurrei.

Pasa den astean jarri zituzten antzerkia ikustera joateko sarrerak salgai, eta oraindik ere geratzen dira. Modelo aretoko leihatilan zein Kutxabank atari digitalean eskura daitezke, 5,25 euroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide