Iñaki Peña medikuak Aurretiazko borondateak. Zure erabakia izeneko hitzaldia emango du etzi, osteguna, Antoniano aretoan. Bi orduko saioa izango da, 18:00etatik 20:00etara. Besteak beste, bizitzaren amaieran eragina izan dezaketen erabakietan nola parte hartu azalduko du.
Halaber, norberaren balio eta lehentasunak zeintzuk diren eta zer nolako zaintza jaso nahi duten galdetuko die bertaratzen diren herritarrei. Zarautz Herri Zaintzaileak antolatu du hitzordua, Zarauzko Udalarekin elkarlanean.