'Lourdes Iriondo, ahots mezulari' hitzaldi musikatua, bihar arratsalderako

Mireia Galarza Bastida 2026ko apirilaren 13a

Lourdes Iriondo. (Artxiboa)

Hain zuzen ere, 18:30ean hasiko da hitza eta musika uztartuko dituen emanaldia, Miren Narbaiza musikariaren eta Alex Gurrutxaga zarauztarraren eskutik. 

Lourdes Iriondo, ahots mezulari hitzaldi musikatua eskainiko dute bihar arratsaldean Sanz Enea liburutegian. Hain zuzen ere, 18:30etarako jarri dute hitzordua, eta hizlari moduan ariko dira Miren Narbaiza musikaria eta Alex Gurrutxaga zarauztarra. 

Zehazki, Gurrutxagak musikari donostiarrari buruzko ikerketa liburua kaleratu du orain gutxi, 2023ko Aita Santi Onaindia beka eskuratu eta gero. Zarauztarrak Lorea Jainagarekin batera ondu du Lourdes Iriondo, bide urratzaile liburuaeta horren helburua izan da Iriondoren obra ikertzea, "ikertu gabe edo oso gutxi landuta" zegoelako. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide