54 urteko moto gidaria hil da AP-8 autobidean Zarautz parean izandako istripuan

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 12a

Ezbeharra gaur goizean izan da. Antza, gizonezkoa mototik erori da eta hesi baten aurka egin du talka. Donostia Ospitalera eraman dute, eta han zendu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko. 

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 54 urteko gizonezkoa hil da gaur goizean AP-8 autobidean, Zarautz parean, motoarekin izan duen zirkulazio istripuaren ondorioz.

Ezbeharra gaur goizean izan da, 09:00ak baino minutu batzuk lehenago, Bilborako noranzkoan. Antza, motorzalea erori egin da eta hesi baten aurka talka egin du. Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira, eta Donostia Ospitalera eraman dute, baina hil da, zituen lesio larriengatik.

Ertzaintzak dagokion ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide