Astiko biribilgunearen azpiko pasabidea itxiko dute asteazkenean

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 12a

Astiko biribilgunearen azpiko pasabidea itxiko dute asteazkenean. (Zarauzko Udala)

Lan hauek hiru hilabeteko epean gauzatzea aurreikusten da, eta irauten duten bitartean, oinezkoen pasabidea Irita kaleko zebra-bide berritik bideratuko da.

Zarauzko saihesbidea eraikitzeko Gipuzkoako Foru Aldundia gauzatzen ari den lanen harira, datorren asteazkenean Astiko biribilguneko azpi pasabidea itxiko dute, eremu horren birmoldaketari ekiteko.

Lan hauek hiru hilabeteko epean gauzatzea aurreikusten da, eta irauten duten bitartean, oinezkoen pasabidea Irita kaleko zebra-bide berritik bideratuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide