Martxan da 45. Lizardi Saria literatur lehiaketa

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 10a

43. Lizardi Saria literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Modelo aretoan. (Aritz Mutiozabal)

Aurtengoa edizioa haur literaturari zuzenduta izango da, eta aurkeztutako lanek 7 eta 12 urte bitarteko irakurleentzat izan beharko dute. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 10ean amaituko da, eta irabazleak 5.500 euro jasoko ditu.

Martxan da dagoeneko Lizardi Literatura Sariaren 45. edizioa. Sariak haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta bi diziplinak urtez urte txandakatzen dira. Aurtengo edizioa haur literaturari zuzenduta izango da, hau da, 7 eta 12 urte arteko irakurleei.

Lanak uztailaren 10a bitartean aurkeztu daitezke, bai posta bidez, baita posta elektronikoz ere, oinarrietan aipatzen diren baldintzen arabera, betiere. Lanak jatorriz euskaraz idatziak izan beharko dute, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak.

Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztu dezake, eta irabazleak 5.500 euroko saria jasoko du. Iazko edizioa irabazlerik gabe uztea erabaki zuen epaimahaiak, aurkeztutako lanek "sariketak urteetan izandako mailari eusteko beharrezko kalitaterik ez" zutelako. Hori dela eta, ez da aurten ohiko sari banaketa ekitaldirik egingo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide