Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiral honetako saioan Leire Sanchezek eta Elena Beltranek hitzaldia eskainiko dute Eraztun Berdea. Ikusmira ezberdinen elkargunea aldi baterako talde erakusketaren harira. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.
Photomuseumen ikusgai dagoen erakusketa kolaborazio proiektu bat da. Bertan, emakumezko zortzi argazkilarik hartu dute parte, hala nola, Itziar Agirre, Leire Sanchez, Silvia Terreros, Angeles Cruz, Carolina Cubero, Elena Beltrán de Guevara, Aitziber Iriondo eta Oihana Garitanok, baita Toni Gangsteizek ere. David Salcedo argazkilariak zuzendu zuen narratiba bisualari buruzko tailer batean oinarrituta dago.
Parte hartzaile bakoitzak bere begirada propioarekin arakatu eta dokumentatu zuen Gasteizko Eraztun Berdea, eta taldeak lotura kontzeptual eta plastikoen bilaketan sakondu zuen, narrazio erkide bat eratu arte. Ekitaldi amaieran solasaldia izango da hainbat autoreekin.