Larunbatean hasi eta astelehenera arte bi filmez gozatzeko aukera izango dute herritarrek Modelo aretoan: Lapönia eta Super Mario Galaxy ikus-entzunezkoak emango dituzte, hain zuzen. Sarrerak Modeloko leihatilan eros daitezke, eta baita Kutxabank atari digitalean ere.
David Serrano zuzendari madrildarraren filma da Lapönia, eta Natalia Verbeke, Julian López, Angela Cervantes y Vebjørn Enger antzezleak dira protagonistak. Hainbat urtez jaiak elkarrekin ospatu gabe egon ondoren, Nuriak, Olavi senarrarekin eta alabarekin batera Laponian finkatuta zegoenak, ahizpa Monica, senarra eta bien semea Romanieviko bere etxean ametsezko Gabonak ospatzera gonbidatzea erabaki zuen. Plana perfektua da, harik eta Nuriaren alabak lehengusu txikiari Aita Noelen existentziari buruzko egia kontatzen dion arte. Eguberrietako bereziena izateko helburua zuena, bat-batean, arreben, koinatuen eta lehengusuen arteko gudu lanbrotsua bihurtzen da.
Illumination Entertainment ekoiztetxearen lana da Super Mario Galaxy: La película. Bowser garaitu eta Brooklyn salbatu ondoren, Mariok eta Luigik Yoshi dinosauroa ezagutuko dute, eta Peach printzesarekin eta Toad perretxikoarekin batera, abentura batean murgilduko diren kanpoko espazioan eta galaxian zehar, non Rosalina jainkosa ezagutuko duten eta Bowser eta bere seme Bowser Jr-i aurre egingo dieten.
Apirilak 11, larunbata
- 16:45. Super Mario Galaxy: La película.
- 19:15. Lapönia.
- 22:15. Lapönia.
Apirilak 12, igandea
- 16:45. Super Mario Galaxy: La película (3D).
- 19:15. Lapönia.
Apirilak 13, astelehena (ikusleen eguna)
- 17:00. Lapönia.
- 19:30. Lapönia.
Apirilak 14, asteartea
- 19:30. Saio originala: La Grazia (VOSE).