Zarautz Palestina herri ekimenak kazerolada deitu du larunbat goizerako

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 9a

Palestinaren aldeko manifestazioa, Zarauzko kaleetan. (Juan Luis Romatet)

Lege Zaharren Enparantzan elkartuko dira, goizeko 11:30ean, Israel eta Ameriketako Estatu Batuak egiten ari diren sarraskiak salatzeko asmoz. 

Zarautz Palestina herri ekimenak kazerolada egingo du larunbat goizean. 11:30ean hasita, zarata ateratzea da asmoa, Lege Zaharren Enparantzan, Israel Gazan eta Ameriketako Estatu Batuak Ekialde Ertainean egiten ari diren sarraskiak irmoki salatzeko, besteak beste.

"Kriminalek, Trumpek eta Netanyahuk, beldurrezko agertoki globala osatzen dute munduan. Palestinatik hasi eta Latinoamerikaraino, Ekialde Ertainetik eta Afrikatik igaroz, indarkeriaren erabilerak, biztanleria zibila bonbardatuz eta azpiegiturak suntsituz, blokeo ekonomikoak, zuzeneko injerentzia eta izu egoera globala eratzen dute", salatu dute herri ekimeneko kideek, eta egoera horren aurrean, kazeroladan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide