Zarautz Kantuan kantujira deitu dute biharko

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 10a

Hainbat herritar Lege Zaharren Enparantzan, kantu-jiran. (Artxibokoa)

Hilario Epelderen zuzendaritzapean, herriko txistulariek kaleak alaituko dituzte, 12:00etatik aurrera, Lege Zaharren Enparantzatik hasita. 

Musikazaleek hitzordua dute bihar eguerdian: Zarautz Kantuan kantujira egingo dute herrian barrena. 12:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua, Lege Zaharren Enparantzan, eta kalez kale abesti ezagunak kantatuko dituzte.

Oraingoan, Hilario Epelde izango da zuzendari, eta Zarauzko txistulariak arituko dira musikari lanetan, eta herritar oro animatu dute kalejirara batzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide