Tau Fundazioak, Bakerako Lankidetza Batzarrak eta Proclade Yanapay elkarteak antolatuta, Afrika "beste begirada batetik" ikusteko aukera izango da ostiralean Modelon, dantza emanaldi baten bitartez. Hain justu, jatorri ezberdinetako emakumeak igoko dira eszenatokira, beraien gorputzen eta Kintsugi dantzen bidez "adierazteko, ibiltzeko, hautsi eta osatzeko".
Kintsugi hitzak "urrearekin konpondu" esan nahi du japoniarrez, eta bakoitzaren "orbainak" maitatzeko artea da. Hala, emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.