Lege Zaharren Enparantza artisau postuz bete da beste behin. Nahia Zarauzko artisten elkartearen ekimenez, udaberriko azoka egiten ari dira bertan. Hasiera batean, atzo eta gaur ziren egitekoak azoka, baina eguraldi kaskarraren ondorioz, atzo ez zuten zabaltzerik izan.
Gaur, 20:00etara arte egongo dira postuak zabalik, eta bertaratzen direnek produktu eskaintza zabala topatuko dute bertan. Esaterako, poltsak eta motxilak, ilustrazioak, egur-lanak, bitxiak eta produktu naturalak daude salgai. Erosleen artean, gainera, Nahiak Kirkilla jatetxean bi pertsonentzako otordua zozkatuko du.