Garaipenaren bila ari da goizean goizetik futbolari gaztetxoak Astin. Norgehiagokak jokatzeko giro paregabearekin, 09:30 aldera abiatu dute XX. Jose Angel Iribar Txapelketa, ZKE Futbolak antolatuta. Jende ugari bildu da futbol zelaien bueltan, baita harmailetan ere, eta jokalariak animatu dituzte lehen minututik azkenera arte.
Hamasei talde ari dira guztira txapelketa hau jokatzen, eta horietako hiru Zarauzko taldeak dira. Besteak beste, aurkarien artean daude Reala eta Athletic bezalako talde handiak, baita eskualdeko Orioko eta Zumaiako futbol taldeak ere.
16:00etan, kimu nesken txapelketari ekingo diote, eta ZKEko talde bat ariko da bertan. Bost taldetako bi multzotan banatuta jokatuko dute lehen fasea, eta lehenengo biak finalerdietara sailkatuko dira zuzenean. Gainerakoek, elkarren aurka jokatuko dute multzoen fasean lortutako postuaren arabera azken sailkapena erabakitzeko. Honela banatu dituzte multzoak:
- A multzoan: ZKE, Intxaurdi, Aiztondo eta Zumaiako.
- B multzoan: Reala, Tolosa, Goierri Gorri eta Lagun Onak.
Asteburuari amaiera emateko, Gonzalo Urkia Txapelketa jokatu dute bihar, 09:30ean hasita. Lau multzotan banatuta jokatuko dute lehen fasea, eta ZKEk hiru talde aurkeztuko ditu. Jose Angel Iribar Txapelketan bezalaxe, multzo bakoitzetik bi taldek egingo dute aurrera. Honako hauek izango dira:
- A multzoan: ZKE A, Zumaiako eta Lekeitio FT.
- B multzoan: Aurrera Ondarroa, Touring KE eta Ordizia KE.
- C multzoan: ZKE C, Lengokoak KE eta CD Arnedo
- D multzoan: ZKE B, Reala eta Orioko FT.