Sanz Eneako eta kiroldegiko ikasgelak irekita egongo dira asteotan

Intza Trula 2026ko apirilaren 2a

Aritzbatalde kiroldegiko ikasgela. (Zarauzko Udala)

Aste Santuko oporraldietan zabalik egongo dira ikasteko eta lanak egiteko bi espazioak. Ikasgela bakoitzak bere ordutegia izango du.

Aste Santu honetan ere zabalik egongo dira Sanz Eneako eta kiroldegiko ikasgelak. Ikasgela bakoitzak bere ordutegi propioa izango du, eta, kiroldegiaren kasuan, ezberdina da aste barrukoa eta jaiegunetakoa. 

Sanz Eneari dagokionez, apirilaren 2an, 3an, 4an, 6an, 11n, 18an eta 25ean 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da erabilgarri. Gainera, 4an, 11n eta 25ean 14:00ak arte luzatuko dute. Apirilaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, berriz, 09:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Aritzbatalde kiroldegiko ikasgela, berriz, astegunetan 06:15etik 21:30era egongo da zabalik, eta larunbatetan 08:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era. Igandetan, 08:00etatik 13:30era artekon ordutegia izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide