Gerriak mugitzeko erromeria antolatu dute biharko Zarautzen: Joselu Anaiak musika talde mitikoak emanaldia eskainiko du, Musika Plazako kioskoan.
19:30ean hasiko da Araiako (Araba) taldearen emanaldia, eta ohikoa den moduan, erromeria abestiz jantziko dute plaza, herritarrak dantzan jartzeko asmoz.
Igandean, berriz, Elustondo anai-arreben txanda izango da. 19:30ean hasiko da asteburuko bigarren erromeria, Musika Plazan.