Iñaki Atxaren solasaldia ikusgai jarri du Arkamurkak

Intza Trula 2026ko martxoaren 31

Iñaki Atxa, 'Lurralde basatia' dokumentalaren ondoren, herritarren galderak erantzuten. (Arkamurka)

Atxak Lurralde basatia dokumentala aurkeztu zuen pasa den ostegunean, eta lanaren inguruko azalpenak eman zituen ondoren, herritarren galderak erantzutearekin batera. Arkamurkaren webgunean ikus daiteke solasaldiaren bideoa.

Iñaki Atxak Lurralde basatia dokumentalaz emandako solasaldiaren bideoa ikusgai jarri du Arkamurka natura elkarteak. Pasa den astean eman zuten argazkilari eta ikus-entzunezkoen sortzaileak egindako dokumentala, Modelo aretoan, eta jarraian izan zen solasaldia.

Atxak ibilbide luzea du munduko txoko askotan fauna basatia grabatzen eta argazkiak ateratzen, eta horixe da dokumentalean bildu duena. Aretora gerturatu ziren herritarrek galderak egiteko aukera izan zuten proiekzioaren amaieran. Hori horrela, interesa duten guztiek ondorengo lotura honetan ikus dezakete solasaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide