79 aparkaleku plaza esleitzeko prozesua abiarazi du udalak

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 28a

54 aparkaleku plaza daude Iñurritza plazan. (Zarauzko Udala)

Interesa duten herritarrek Zarautz-Lurren bulegora jo dezakete plazaren bat lortzeko eman beharreko pausoen inguruko informazioa jasotzera.

Zarauzko Udalak herriko hainbat gunetan dituen 79 aparkaleku plaza herritarren eskura jarriko ditu. Aparkaleku horietarikoren bat eskuratu nahi dutenek Zarautz-Lurren (Salegi kalea, 14) bulegora jo dezakete esleipen prozesuari buruzko informazioa jasotzeko. Jakitera eman dutenez, aipatu plazak 18.500 eurotik aurrera lor ahal izango dira.

Joan den urtearen amaieran, Gipuzkoa kaleko 48. zenbakian eta Iñurritza plazako etxebizitza-sustapen berriko bigarren sotoan dauden 134 garaje-plaza 50 urterako administrazio-emakida bidez eskuratzeko deialdia egin zen. Prozesu horretan plaza asko esleitu ziren, baina beste hainbat esleitu gabe geratu ziren, eta orain, Gurmendin dauden plaza batzuekin deialdi berria egin du udalak.

Deialdi berriko 79 aparkaleku plaza honela daude banatuta: 54 plaza Iñurritza plazan; hamazazpi plaza Gipuzkoa kalean (Eguneko Zentroan); eta zortzi plaza Gurmendi plazan – azken horien kasuan, emakidak 2070ean amaitzen dira–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide